Kontu bat sortu ondoren, gomendagarria da hemendik hastea:
Argazkia jarri eta profila bete norbait jarraitu edo norbaitekin elkarreragin aurretik.
Aztertu konfigurazio-aukerak, non erabaki batzuk har ditzakezun itxurari, pribatutasunari eta abarri buruz. Garrantzitsua da, Mastodonek jende gehiagorengana iristea nahi baduzu: «Profila» > «Pribatutasuna eta irismena» atalean, markatu zure profila eta argitalpenak bilaketa-emaitzetan edo bilaketa-algoritmoetan agertzea nahi duzun.
Kontua aurkezteko mezu bat argitaratzea (nor zaren, interesak edo nahi duzuna). Hiru traola gehi ditzakezu: #aurkezpena, #goazenlagunok eta #fedibertsoaulertzen. Lehenengoa fedibertsoan beti erabiltzen dena da, bigarrena kanpaina honetakoa. Ilusioa egingo digu jakiteak fedibertsoa kanpaina honen bidez iritsi zinela jakiteak, eta pozik agurtuko zaitugu.