Joan aurretik, hiru aholku

mastodon.eus

  1. Aurkeztu zure burua

    Argitaratu zure lehen mezua bi traola hauekin: #aurkezpena eta #goazenlagunok. Lehenengoa normalean fedibertsoan erabiltzen da, bigarrena kanpaina honetan parte hartzen dugunok zu aurkitzeko eta ongietorria emateko da.
  2. Bilatu zure lagunak

    Hasi interesatzen zaizkizun kontuak eta traolak jarraitzen. Errazago jartzeko, zuretzat prestatu ditugun zerrenda hauek esplora ditzakezu: Zerrenda orokorra
  3. Gozatu fedibertsoaz

    Hemen benetako pertsonak aurkituko dituzu elkarreragiteko espazio bat, algoritmoen, publizitatearen edo trol eta bots legioen interferentziarik gabe. Hasieran sumatuko duzu erritmoa ez dela sare sozial komertzialetan bezain frenetikoa, baina pazientzia pixka batekin, zurekin bat egiteko gogo handia duten pertsonen eta kolektiboen komunitate bikaina aurkituko duzu.