Aukeratu nola bizi nahi duzun fedibertsoa

Dena dago konektatuta, beraz, toki guztietan jendea jarraitu eta edukia argitaratu ahal izango duzu, aukeratzen duzuna aukeratuta ere

Mastodoneko komunitate hauetako edozeinetan hastea gomendatzen dizugu, hori baita fedibertorik ezagunenaren atea. Fedibertsoko komunitate guztiak konektatuta daude, beraz, edozein aldetako kontuekin elkarreragin ahal izango duzu, aukeratzen duzuna aukeratuta. Eta ez duzu zertan buelta askorik eman: erraz aldatu ahal izango zara etorkizunean, nahi baduzu.

Komunitate bakoitzak bere “Honi Buruz” atala du, eta bertan ikus dezakezu nork administratzen duen eta zer arau dituen.

Enpresa transnazionalek garatu eta kontrolatzen dituzten ohiko zerbitzuetatik ihes egin eta alternatiba askea eta burujabeak euskaraz eskeintzeko Izarkom Euskal Herriko Telekomunikazio Operadore Kooperatiboak sortutako Mastodon instantzia euskaldun eta burujabea da.

Mastodon.eus euskal komunitateak sare sozial libre eta deszentralizatu honetan bere espazioa izan dezan helburuarekin abiatu zen 2018an.Hainbat eragileren arteko elkarlanetik jaio zen, denboran irauteko helburuarekin eta euskarazko komunitatearen inguruan sor daitezkeen bestelako instantziekin erkatzeko borondatearekin, baita, beronen inguruan eragile gehiago biltzen joateko asmoarekin ere.