Bluesky plataforma sozial bat da, Silicon Valleyko enpresa batek garatua, eta kriptotxanpon eta big techeko inbertitzaileetatik datorren arrisku-kapitalari esker funtzionatzen du. Sare sozial federatuentzako sistema bat garatzea da haien helburu aitortua, baina, gaur egun, diseinatuta duten bezala, sare zentralizatu bat da: zure zerbitzari propioa munta dezakezu zure datuak ostatatzeko, baina kontuen direktorioa enpresarena da. Ezinezkoa da Blueskyko beste erabiltzaile batzuekin komunikatzea hortik pasatu gabe. Sistema osoaren kontrola mantentzen dute, eta ez dakigu etorkizunean zer egingo duten irabaziak emateko. artikulu honetan xehetasun gehiago
Bluesky ez dela nahikoa internet benetan libre bat eraiki nahi dugunontzat. Dena ondo erabili nahi baduzu gustatzen zaizulako edo zure lagunak han daudelako, baina ez dirudi apustu politiko kolektibo ona denik.